XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez - Erantzun zuen Baleak.

Nolako zaporea du? - Oso gozo dago esan zuen arraitxo zuhurrak - Gogor samarra izan arren oso zaporetsua da.

- Horrela bada, ekartzazu bateren bat esan zuen Baleak.

Eta buztankanda bat emanez, bits mordoska altxatu zuen.

- Nahikoa da aldi bakoitzerako bakar batekin esan zuen arrai zuhurrak.

Igerian bazoaz, Iparraldeko berrogeitamar gradurainoko latitudera eta Mendebalderunzgo berrogei gradutako luzerara, (Hau Aztikeria da) galdutako marinel bat aurkituko duzu, itsaserdian potin baten eserita.

Belaki galtza urdinak, tiranteak, (etzazu tiranteen kontu hau ahaztu, ene seme), eta itsasoko labaina bat baino ez daramatza soinean.

Aurrez esan behar dizut, baliabide asko eta zuhurtasun handiko gizona dela.

Horrela bada, Balea Iparraldeko berrogeitamar gradutako latitudea eta Mendebaldeko berrogei gradutako luzerana heldu arte igerian joan zen, eta bai, itsaserdian potin batetan eserita, belaki galtza urdinak, tiranteak (Gogora itzazu bereziki tiranteak, semetxo) eta itsasoko labaina zeramatzala, uretan hanka muturra buztitzen zuen galdutako itsasgizon bat ikusi zuen.

(Unetxo batez arraunketan aritzeko bere amari baimena eskatua zion; bestela ez zen egiten ausartuko, oso trebea eta zuhurra bait zen).

Orduan Baleak, gehiago, eta gehiago eta gehiago ireki zuen ahoa, matrai hezurrak ia ia buztana ukitzeraino eta Marinel galdua irentsi zuen, jarrita zegoen baltsa, belaki urdinezko galtza, tirante (Hauek ez dituzu ahantzi behar) eta marinel labaina eta guzti.